Bizikleta hartuz gero, oparia
Ostiralean Bizikletaren Eguna izango da mundu osoan, eta jendeak garraiobide hori erabiltzea sustatzeko, ostiralean Galtzarabordako nahiz Fanderiako kiroldegietara bizikletaz joaten diren herritarrek opari bat jasoko dute.
Egun horretan ere indoor bizikletaren saio bat egingo dute, bazkideentzat doakoa izango dena. Galtzarabordako kiroldegian izango da, 18:30etik aurrera. Hiru orduko iraupena izango du.
Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, mundu osoko hiri guztiak daude ibilgailuz beteta, “eta hori gehiegi erabiliz gero, kutsadura sortzen du, baita desberdintasuna ere, indibidualizatzen gaitu”. Horregatik bizikleta hartzera animatu ditu herritarrak: “Bizikleta lokomozio baliabide alternatiboa da, ekonomiko eta ekologikoa, eta onuragarria da osasunarentzat adin guztietan, eta ingurumenarekiko errespetua erakusten du”.