
Asteburuan irekiko dute zubia
Konponketa lanak egiteko, Zezen plaza eta Alde Zaharra lotzen dituen San Nikolas oinezkoentzako zubia itxiko dute hiru egunez. Lurra egurrezkoa denez, urarekin eta hotzarekin labainkor bihurtzen da eta hori galerazteko tratamendua ematen diote tarteka. Lurreko tratamendua berritzeko itxiko dute bihar pasabidea: “Zubiaren lurrean laprast ez egiteko tratamentu bat eman behar da, eta ezinbestekoa da eguraldiak laguntzea azkar lehortu dadin”, argitu dute udaletik.
Irailean hamasei urte beteko ditu San Nikolas zubia eta “orduz geroztik Alde Zaharrera sartu eta bertatik ateratzeko ezinbesteko azpiegitura bilakatu” dela nabarmendu dute.