Hondarribiko aireportua sustatzeko erakundearen ustez, bertara iristen diren bidaiariek ez dute zerbitzu horren gaineko informaziorik

Afodesak emandako argazki honetan ikus daiteke autobus geltokiaren seinalizazioa.
Afodesaren ustez, Hondarribiko aireportura iristen diren bidaiariek zailtasunak dituzte Irunera edo Donostia aldera joateko autobusa dagoela jakiteko. Zerbitzu horren gaineko informazio eskasa dagoela ziurtatu du: “Duela egun batzuk desagertu egin zen modu traketsean jarrita zegoen panel bat. Horretan autobusen ordutegiak eta lineak agertzen ziren. Horren ordez txikiago bat jarri dute,
Bus sinboloarekin, eta gezi batekin. Gezi hori nahasgarria da, erabiltzaileak aireportuaren kanpoaldera eraman ditzakeelako, geltokia aireportuaren barruan dago”.
Afodesako lehendakari Juan Loiraren arabera, “garatu gabeko herrialdeen” itxura ematen die seinalizazio “eskas” horrek Gipuzkoara iristen diren bidaiariei, eta erakundeei galdegin die hori konpon dezatela. Gainera, informazio hori emateko aireportuaren barruan, autobus geltokitik metro gutxira, panel digitalak daudela esan du, “horiek balia daitezke autobus zerbitzuaren berri emateko”.
“Non dago Ortzibia?”, galdetu du Loirak: “Ortzibia da gisa horretako gabeziak konpontzeko iniziatiba izan beharko lukeen erakundea. Hala ere, normaltzat ematen dugu utzikeria hori, esaterako, erakunde horren webgunea urteak daramatzate
eraikitzen“.