Urtetik urtera gero eta jende gehiago hurbiltzen da Arditurrira, dela meategiak bisitatzera edota antolatzen diren bestelako ekintzetara. Ia 13.831 lagun izan ziren Arditurrin, 2011n baino %15 gehiago (2011n 12.001 bisitari hurbildu ziren). Horietatik, gainera, 8.759k bisita gidatua egin zuten. Maiatzean, uztailean, abuztuan eta abenduan jaso ditu lagun gehien Arditurrik.

Arditurri
Jendea erakartzeko saiakera berezia egin zuten iaz eta saiakera horretatik atera ziren Santa Barbara Eguna, txondorra piztea, Meategien Eguna, Bide Berdeen Eguna, gazta dastaketa…
Oiartzungo Udala “pozik” dago datuekin, “Arditurriko meategiak aukera kultural eta turistiko erreferente bihurtzeko bide onean baitoaz”. Arditurri izandako harrera ona ikusita, bide beretik jarraitu eta modu bertsuko ekitaldiak antolatuko ditu.
Informazioa jaso nahi duenak bi bide ditu: turismo bulegoa edota Arditurriko Interpretazio Zentroa.