Tarazonara joango dira Pontikako erretiratuak
Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak txangoa antolatu du maiatzaren 4erako, eta Tarazonara (Zaragoza, Espainia) joango dira. Antolatu duten txangoaren barruan sartzen dira, hamaiketakoa, Talazona (Aragoiko Toledo bezala ezaguna) herria ezagutzea (udaletxea, etxe esekiak, zezen plaza zaharra eta Cinto auzoa), Castrejon gunean bazkaria, eta Monte Cierzo upategira bisita.
Egun horretan, 08:30ean aterako dira Mikel tabernatik.
Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko elkartetik pasatu behar da.