Olazabalek 50. postuan amaitu du Augustako Mastersa
Txema Olazabal golfistak 50. postuan amaitu du aurtengo Augustako Masters Txapelketa. Hondarribiarraren helburua ostiraleko mozketan aurrera egitea zen eta hori lortu zuen, lehen bi jardunaldietan 74 eta 72ko txartela sinatu eta gero (zelaiko parea 72koa da). Hirugarren jardunaldian osteguneko emaitza errepikatu zuen Olazabalek (+2), azken zuloan boogie bikoitza egin eta gero. Azken jardunaldian irregular aritu zen hondarribiarra. Lau birdie lortu zituen —aurreko hiru egunetan lortu gabekoa—, baina baita hiru boogie eta beste bi boggie bikoitz ere, ibilbidea parearen gotik 5 kolpera bukatuz. Txapelketa +7rekin bukatu du Olazbalek, aurreneko postuetatik urruti, baina helburua beteta.
Adam Scott australiarrak jantzi du aurten jaka berdea, -9rekin. Laugarren jardunaldia eta gero Angel Cabrera argentinarrarekin berdinduta bukatu zuen Scottek eta bapateko heriotza jokatu behar izan zuten. Lehen zuloan biek parea egin zuten eta bigarrenean nagustu zen australiarra, birdie batekin.