Lehen postuari eusten diote Oiartzungo mutilek
Joan den igandean 1-0eko garaipena lortu zuten Ohorezko Erregional Mailako Oiartzungo mutilek. Seigarren postuan dagoen Berio izan zuten kontrario eta ez zuten partida erraza izan. Aukerak izan bai baina lehen zatia bukatu baino lehen ez zuten golik sartu. Unai Lasarte izan zen partida osoko gol bakarra sartu zuena.
Txartel sortei ere aurre egin behar izan zieten jokalariek. Helburua lortzeko bidea ez da erraza izango, baina oiartzuarrek argi dute zer egin behar duten.