Aizpea Diez: Irainak
Esan ohi da muturreko egoeretan azaleratzen dela nor bere benetako nortasuna. Horren lekuko joan den egunean Lezoko udaletxean Atez atekoaren aldeko zenbaitek bertako PSOE alderdiko zinegotzi baten aurkako irainak: “Gallego” izan zen, besteak beste, aipatu zinegotzi honek entzun behar izan zuena.
Gertakari honek, zoritxarrez, hausnartzera garamatza dagoeneko desagertutzat uste genuen gai batez, hain zuzen, urteetan eta urteetan herri honetara etorritako jendeak bertako zenbaitengandik jasan behar izan zuen arrazakeria. Maketoak, txurrianoak, koreanoak, cacereñoak….gallegoak, aintzinako garai bateko hitzak zirela uste genuenok zaplastada ederra hartu dugu 2013an Euskal Herrian (Lezon) arrazakeriaren sugarrak bizirik dirauela baieztatu dugunean. Nire mespretxurik handiena xenofobo hauei eta, bide batez, eskaera bat luzatu nahi nioke bertako alkateari: gaitzesteko bere zenbait herritar eta kide ideologikoek Galiziatik Euskal Herrira lanera eta bizitzera etorri ziren galiziar guztien kontrako irainak. Ez dute gutxiagorik merezi Euskal Herria eta Galizaren artean zubigintza lanetan diharduten hainbat eta hainbat lagunek.
Aizpea Diez Arrieta. San Pedro