Espigoi aldean sortu dute duna
Hondarribiko hondartzan duna bat sortu dute, hareatzaren dinamika naturala berreskuratzeko. Aldundiaren ekimena da eta landarediaren bidez duna-kate bat sortu dute, hondartza idorrean, espigoiaren aldean. Azaldu dutenez, duna erabat bateragarria izango da hondartzaren gainontzeko zatiaren erabilerarekin.
“Dunak teknika ekologikoen bidez sortzen dira, hondarra biltzeko sistema baten bidez; hala, egitura topografiko egokia sortuko da, eta hondartzaren azalera sendotzen laguntzeko landaredia landatu da”, adierazi dute.
Hondarribiko hondartzak 80.000 metro koadroko azalera du eta, dunak, 4.650 metro koadro hartzen ditu. Hondarribikoarekin batera, Deban eta Orion antzerako ekimenak abiatu dituzte. Hondarribiko duna sortzeko 36.000 euroko aurrekontua erabili du aldundiak.