Gure Esku taldeak bilera egingo du bihar
Gure Esku euskalgintzako herri ekimenak bilera egingo du bihar, 19:00etatik 20:30era, Lau Haizetara elkartearen egoitzan. Partaideek orain arte egindako ibilbideari egingo diote errepasoa, eta jarraian, proiektuak emango dituen pausoak jakinaraziko dituzte.
Lau puntu izango ditu, beraz, biharko bilerak. Lehenengo puntuan, kudeaketa planean sartuko dira. I. Euskararen Donostia binakako lasterketa, gogoetako tailerra, Aizpitartera bisita eta ekintzaren kalitatearen gaineko gogoeta egingo dute. Bigarren puntua giza baliabideei buruzkoa izango da. Hor zerrendaratuko dituzte garrantzitsuak iruditzen zaizkien erakundeak, eta erakunde horietako pertsona eragileak eta laguntzaileak.
Hirugarrenean, taldean daraman prozesuan murgilduko dira, eta lau helburu zehaztu dituzte: euskararen erabilera handitzea, euskararen ezagutzea handitzea, euskararen motibazioa handitzea eta erakundetzea handitzea. Euskararen erabilera handitzearen barruan, Berria eta OARSO BIDASOKO HITZAren 10. urteurrenetako kanpainetan sartuko dira. Ezagutza handitzeko Mintzalagun kanpaina erabiliko dute, eta motibazioa handitzeko orduan, orain arte egindako lanak baloratu eta hurrengo kanpainak zehaztuko dituzte. Egindakoen artean, Korrikako ekimenak eta joan den larunbatean Zuketz tabernaren ondoan marraztu zuten murala daude. Egin behar dituzten artean, Herri Urratseko kanpaina dago. Bestalde, erakundea handitzeko 2025 plan estrategikoaren barruan dago Euskara Aholku Kontseiluan egiten ari diren lana azalduko dute.
Bukatzeko, etxeko lanen errepasoa egingo dute.