Albada antzinako musikako taldeak bosgarren kontzertu pedagogikoa emango du, ostiralean, 12:00etatik aurrera, Amaia Kultur Zentroan. Bertan, herriko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute. Hala nola, Irungo La Salle, Erain, San Vicente eta Pilar ikastetxeetako 1. DBHko ikasleek. Guztira, 210 ikaslek parte hartuko dute.
Bi ekitaldi egingo dituzte: lehenengoa 10:00etan, eta bigarrena, 12:00etan. Erdi Aroko eta Errenazimentuko
musika entzun ahal izango dituzte ikasleek.
Fernando San Martin Hezkuntza zinegotziak gogorarazi du taldeak bi urte egin dituela halako motako kontzerturik eman gabe, eta talde hori programa itzultzeak “ikasleei musikaren bidez denboran atzera egitea” ahalbidetuko dietela iritzi dio. Albadaren doinuak “harrigarriak” izango direla gaineratu du, eta publikoa “zur eta lur” utziko duela.