Hiru taldek joko dute gaur Irungo Tunk aretoko 'noise' gaualdian
Cro! art rock talde galiziarrak Tunk aretoan joko du gaur, 22:00etatik aurrera, Bidasoa Burning kontzertuetako urteko hirugarren saioan. Noise musika izango da protagonista gaur Tunken, Cro!-rekin batera Irazi (post rock, Irun) eta Cohen (noise core, Urnieta) bandek joko baitute.
Kontzertuen ondoren DJak izango dira goizaldeko 6ak arte. Besteak beste, Refused, Hellacopters, Wilco, Impala eta antzerako taldeen musika entzun ahal izango da gaur goizaldean Tunken.
Hamargarren urteurrena bete du aurten Auzolan kaleko aretoak (Arretxe gainean dago) eta duela bi urte ingurura arte bezala, rock eta metal kontzertuak antolatzen hasi dira. Horrekin batera, tokiko taldeei lekua egin diete, Irun Zuzenean programaren barruan.