Hondarribian lehen aldiz ariko dira irundarrak
Down sindromea duten pertsonek osaturiko Ezezagunok antzerki talde irundarrak
La felicidad de estar enfermo antzezlana eramango du gaur arratsaldean, larunbatarekin, Itsas Etxea Auditoriumera, 20:00ean. Sarrerak turismo bulegoetan erosteko aukera izan ez dutenek, Itsas Etxeko leihatilan lor ditzakete, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Edozein lekutan erosita, sarreren prezioa berbera da, 3 euro.
2007an antzerkia ezagutzeko tailer bat antolatu zuen Irungo Atzegi elkarteak eta, ekimena, antzerki talde bilakatu zen 2008an. Dagoeneko bost obra estreinatu dituzte eta bosgarrena,
La felicidad de estar enfermo, Hondarribian taularatuko dute gaur. Lehen aldiz ariko dira herrian; aurretik, Irunez gain, Donostian eta Gasteizen aritu dira, besteak beste.
Antzezlanaren ondoren Goxoki abesbatzak
Aupa guztiok abestia interpretatuko du. Ezezagunok antzerki taldearen 5. urteurrenerako propio idatzitako lana da, Martin Iturberen hitzak eta Javi Bustoren musika dituena.