Errenteriako Berdintasun Kontseiluak jakinarazi duenez, Elixabete Perez Gazteluk Joxepa Antoni Aranberriri buruz idatzi duen lana
Errenteriako Udalaren webgunean bisita daiteke. Lana jasotzen duten 200 pendrive ere egin ditu. Horrez gain, asteartean Perez Gazteluk berak aurkeztuko du lana,
Emakumeak bertsotan jardunaldiaren barruan, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Berdintasun Kontseiluak jakinarazi duenez, kontseiluak berak antolatzen duen Mariasun Landa Sarietan 2010ean irabazle izan zen
Joxepa Antoni Aranberri, Xenpelarren itzalpean argi izpi bat lana izan du abiapuntu. Iñigo Legorburu izan zen lan horren egilea. Hortik abiatuta, emakume horren bizitzan eta lanean gehiago sakontzea erabaki zuen, eta Perez Gazteluri enkargatu zioten, “unibertsitateko Hizkuntzalaritzako irakaslea izateaz gain, herriko eta herriarekin konpromiso handia duen emakumea ere badelako”.
Hala, “aurkezpen txiki batekin hasi zen ibilbidea, ikerketa sakon batean” amaitu dela esan du Berdintasun Kontseiluak.
Emakumeak bertsotan jardunaldietan ere, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak
Emakumeak eta bertsolaritza. Begirada feminista bat hitzaldia emango du asteazkenean, 19:00etan, Xenpelar Etxean.
Ildo horretatik, Berdintasun Kontseilua “emakumeak herriari egindako lorpen, ibilbidea eta ekarpenak berreskuratzeko” lanean ari dela esan du.