Independentzia izango dute gaur hizpide Oiartzunen
Gaur, Oiartzungo Independentista Sareak antolatuta, liburu aurkezpena eta hitzaldia izango dira udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da.
Hasteko, Unai Apaolaza sareko kideak Independentziaren aldeko hamaika arrazoi liburua aurkeztuko du.
Gero, “Oiartzunen arlo ezberdinetan lanean dabiltzan hainbat herritarrek, independentzia ezak egunerokotasunean ze arazo sortzen dizkigun azalduko digute”. Hauek dira hitzaldia eskainiko duten herritarrak: Pello Aramendi EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea; Martxel Toledo Esait-eko presidentea; Joxean Eizmendi Kultur teknikaria eta Aiora Perez de San Roman alkatea.