Gora berziklatzea
Harriduraz bizi dut bere zakarrak kudeatzen ez dakien gizarte baten gatazka giro hau. Ederki gaude helburu handiagoak bideratzeko. Ohikoa dugu haserrea erakustea ohiturak aldatzeko garaia iristen zaigunean, gogoratu bestela tabakoarekin ez hainbeste gertatutakoa. Hura ahaztua den honetan: kapitulu berria.
Aspalditik, ezinbestean, natura zaintzearren neurriak hartu beharrean gaude. Errekak koloretakoak zetozkigun garaiak ez daude hain urruti, hondakinak mendi bazterretan normaltasunez ikusten genituenekoak gogoratzen? Erregaiei beruna kentzea ere lan bat izan zen.
Tamaina hartzea izaten da askotan zailtasuna, baina bosgarren edukiontziaren proposamena urrats txikia da, txikiegia zaborrak dakarren duen arazoaren aurrean. Zaborra biltzeaz gain hobea litzateke gutxiago sortzea, horretaz ere jardun beharko genuke. Azkenik, kea arnastu duen edonork daki errauskailua ezin dela izan irtenbide osasuntsua, erretzearen emaitza zaborra bera baino askoz toxikoagoa denean. Zeri beldurra? Eman diezaiogun aukera atez-atekoari ez da zaila izango eta aldaketa txiki hau egitea. Urrats berria, erraza eta beharrezkoa, interes ezkuturik gabe.
Mikel Sarasua. Lezo