Igandean, hilaren 14an, Neskatxen Soinu Zahar Txapelketa jokatuko dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Elizalde Herri Eskolako Dantza Taldeak antolatu du, udalaren laguntzaz. Gainontzeko herrietako txapelketak bezala, Gipuzkoako Ligarren barruan dago hau ere. Hala, 15 neska dantzari onenak finalerako sailkatuko dira, A eta B sailetan.
Oiartzunen ere, beraz, bi sail izango dira: A Saila (7-11 urte) eta B Saila (12-15). Lehen sailean 23 dantzari lehiatuko dira, eta bigarrenean 21. Horien artean hainbat oiartzuar izango dira, hala nola:
- A Sailean: Elene Sesen, Allende Urritegi, Noa Petrikorena, Katixa Oiarzabal, Oihane Iriarte, Maider Maya, Naiara Servert, Intza Mendiburu eta Naroa Etxebeste.
- B Sailean: Katterin Artola, Goiuri Arzallus eta Udane Galardi.