Sasoi aldaketa izaten den aldiro, ez du hutsik egiten Soinueneak (Herri Musikaren Txokoak). Aldaketarekin batera, kontzertua antolatzen du. Larunbat arratsaldean, Udaberriko Kontzertua izango da Soinuenean. Aurretik, baina, kontzertu didaktikoa antolatu dute.
11:30ean izango da kontzertu didaktikoa,
Biolina Euskal Herrian izenburupean. Haurrak eta gurasoak daude gonbidatuta.
Udaberriko Kontzertua, berriz, 18:30ean hasiko da. Gipuzkoatik, Arkaitz Miner eta Juan Arriolak eskainiko dute biolin emanaldia. Zamoratik (Gaztela eta Leon, Espainia) Alberto Jambrina eta Pablo Madrid izango dira taula gainean. Folk musika tradizionala egiten dute.
Kontzerturako sarrerek 5 euro balio dute. Eta kontzertuaren ondoren, ohi bezala, afaria izango da. Kontzerturako eta afarirako txartelak, berriz, 20 euro balio du. Afarirako, lehenbailehen izena emateko gomendatu dute (943 493 578 edo
soinuenea[abildua]soinuenea.org).