Kherau folk taldeak lehen diskoa aurkeztuko du ostiralean Banakon
admin
Bidasoa
‘Munduan ortozik’ diskoa aurkeztuko dute ostiralean Banakon
Kherau folk taldeak kontzertua emango du ostiralean, hilaren 12an, Txiplaoko Banako tabernan. ‘Munduan ortozik’ goiburuko lehen diskoa argitaratu dute eta hori aurkeztera datoz Hondarribira. Kontzertua 22:30ean hasiko da eta doan izango da.
Haien webgunean azaltzen dutenez, “tradiziozko musika euskalduna, akustikoa baina indartsua, antzinako erara interpretatua baina berezko nortasunarekin eta ikuspegi garaikide eta alternatiboaz baliatzen dena” egiten du Kherau taldeak, “estereotipo eta beharrezkoak ez diren konplikazioetatik ihes egiten duena, mundu zabaleko beste folklore zein beste musika mota batzuen iturrietatik edateko konplexurik ez duena, eta, euskal folkaren berezko interpretazioa egiten duena”.
Kherau taldea honako musikariek osatzen dute:
Gaizka Andollo: kajoia, djembea eta perkutsioak.
Aitor Esteban Etxebarria: baxu elektrikoa eta bertsoak.
Iker Lope Bergara: ahotsa, txirulak eta albokak.
Ibon Ordoñez: ahotsa, gitarra, bouzouki eta mandolina.
Alex Garcia: ahotsa, trikia eta panderoa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.