Concha Rociera elkarteak urtero moduan, Apirileko feria antolatu du, eta 20. urteurrenean gonbidatu berezi bat izango du: Jon Maia bertsolaria. Berak inauguratuko du feria Juani Cano elkarteko presidentearekin batera. Hori, ostiralean izango da, 19:00etatik aurrera, Zumardian.
Feriak iraungo dituen hiru egunetan, Andaluziako janari eta edariak dastatu, musika entzun, eta batik bat sevillanak dantzatzeko aukera izango da. Igandean, gainera, zaldiak ere ikusi ahal izango dira. Ekitaldi guztiak Zumardian izango dira.
Egitaraua
Ostirala
- 19:00: Feria barrutiaren inaugurazioa agintarien eskutik, eta ohorezko aurreskua.
- 20:030: Concha Rociera kultur elkarteko Rociero koruaren emanaldia.
- 21:30: Ataria argituko da.
- 23:00: Los amigos del sur (Lasarte-Oria) taldearen emanaldia. Ondoren, eta itxi arte, sevillanak.
Larunbata
- 13:00: Kriskitin kontzertua, Sentimiento Andaluz taldearen eskutik.
- 14:00: Sevillanak.
- 17:00: Concha Rociera dantza akademiako ikasleen emanaldia.
- 18:00: Concha Rociera kultur elkarteko dantza taldearen emanaldia.
- 19:30: Flamenkoko jantzi eta osagarrien desfilea, Txelo’s taldearen eskutik.
- 21:30: Sevillanak.
- 23:00: Gente de Andalucia (Madril) talde rocieroaren emanaldia.
Igandea
- 10:00: Zaldiak, Zumardian.
- 12:00: Gonbidatutako elkarteetako koru eta taldeen emanaldia: Aljarafe Andaluziako kultu etxea (Errenteria-Orereta), Semblante Andaluz (Lasarte-Oria) eta Concha Rociera kultur elkarteko Rociero korua.
- 13:00: Zaldi eta gurditxo irteera (zirkuitu itxia). Ibilbidea: Zumardia, Biteri txikia, Biteri kalea, Xenpelar, Foru plaza, Kapitanenea eta Biteri txikia.
- 15:30: Sevillanak.
- 20:00: Sevillana jantzien zozketa.
- 21:30: Amaiera.