Hibaikaren 25 urteei begira
Gaurtik hilaren 20era arte Hibaika 25 urte erakusketa ikusteko aukera izango da Merkatuzarren. Bertan, Errenteria-Oreretako arraun elkarteak mende laurdenean ateratako argazkiak, lortutako banderak eta izandako batelen bat ere ikusi ahal izango dira. 17:30etik 20:30era dago irekita Merkatuzar, astelehenetik ostiralera.