Larunbatean, Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dute Agoitzen (Nafarroan). Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek, bertara joateko deia egin die oiartzuarrei.
Badira makina bat urte EHEk festa hau antolatzen duela. Euskaraz Bizi Eguna izena hartu aurretik, sei urtez Hizkuntza Eskubideen Eguna deitu zitzaion festari. Aurtengo festaren leloa
Ez zaitez espaloitik jaitsi! Euskaraz bizi! da.
Hauxe da egitaraua:
- 10:30etik aurrera: dianak, txupinazoa, erraldoien topaketa, buruhandiak, gaiteroak, trikitilariak, burrunba, dantzariak, txistulariak, txaranga, herri kirolak, azoka, puzgarriak, eskulan tailerrak, erakusketa, abesbatza, taloak, haurren txokoa…
- 14:30ean: herri bazkaria, kantaldi herrikoia…
- 16:30ean: Txan Magoa, Kultur Etxean.
- 17:00etan: dantzaldia, Tximeleta taldearekin.
- 18:00etan: kalejira aldarrikatzailea eta ekitaldia.
- 21:30etik aurrera: Kezkak, Leihotikan eta DJ Jotatxo.