Xanistebanetako Jai Batzordeak aurtengo lehen bilera egingo du etzi, 19:0etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Jai Batzordearen bileretan “proposatzen dira egitarauari dagozkion gai guztiak eta onartu ere bai”. Horregatik, jaietan zeozer antolatzeko asmoa duen guztiari bertara joateko dei egin diote: “Herriko festetan ekintzak antolatzen dituzten elkarte, talde eta eragile guztiei parte hartzeko deialdia luzatzen zaie”.
Urterikariko lanak
Bide batez, udalak gogorarazi du
urtekarirako idazlanak entregatzeko epea oraindik irekita dagoela maiatzaren 1a arte.