
Goikoerrota aterpetxea
Uztailan eta abuztuan euskara-ingelesa udaleku irekia antolatuko du Txiribuelta begirale taldeak Hondarribiko Goikoerrota Natur Gunean, The English Corner akademiaren laguntzarekin. Horrez gain, B eta D hezkuntza ereduetako 8-11 urte bitarteko ikasleentzat udalekuak egingo dituzte Arritxulo aterpetxean, Aiako Harria Parke Naturalean.
Hondarribiko Goikoerrota Natur Gunean hamabost eguneko lau udaleku ireki antolatuko dituzte, uztailan eta abuztuan, goizez. Ordutegia goizeko 09:30etik 13:30era izango da, baina bazkaltzen geratu nahi duenak horretarako aukera izango du.
Ingelesa lantzeaz gain, naturan ekintzak burutuko dituzte eta, egunetik egunera, antzerki bat lantzen joango dira. Hain zuzen ere, antzerkia izango da ingelesa lantzeko modua, izan ere antzerkia ingelesez izango da eta egunero bi ordu emango dituzte obra prestatzen. Aktibitate gehienak Jaizkibel mendiaren magalean dagoen aterpean egingo dituzte baina hondartzara eta igerilekuetara ere irtengo dira.
Goikoerrotako udaleku ireki elebidunez gehiago jakiteko eta izena emateko
Txiribueltako e-postara edo
The English Corner akademiakora idatzi daiteke, edo 943 64 54 35 edo 636 99 46 88 telefono zenbakietara deitu. Nahi duenak Txiribueltak Hondarribiko Itsasargi kalearen 2. zenbakian duen egoitzatik pasa daiteke, bulego ordutegian.
Arritxulon, astebeteko udalekuak
Arritxuloko udalekuetan hiru talde antolatuko dituzte, astebetekoa bakoitza. Lehenengo taldeak uztailaren 15etik 21era egingo du lo Aiako Harriko aterpetxean, bigarrena 22tik 28ra eta hirugarrena uztailaren 29tik abuztuaren 4ra. Talde bakoitza 50 haurrek osatuko dute.
Txiribueltak eskarmentu handia du udalekuetan eta hainbat urte daramatza Arritxulokoa antolatzen. Hainbat ekitaldi antolatzen dituzte bertan, gehienak Aiako Harrian (eskalada, euskal jolasak, zinema aire librean, ibilaldiak, tirolina, diskofesta…), baina irteerak ere egiten dituzte, hala nola, Hernaniko igerilekuetara edota Hendaiako hondartzara, surf ikastaroa egiteko.
Txiribueltak Arritxulon antolatzen dituen udalekuei buruzko informazio gehiago behar duenak hiru modutara lor dezake:
txiribuelta.org webgunea bisitatuz, telefonoz deituz (636 99 46 88 edo 665 11 00 93 zenbakietara) edo
posta elektronikoz mezu bat idatziz. Matrikulazio epea dagoeneko irekita dago eta maiatzaren 30era aukera dago.