PPren egoitzaren aurrean elkarretaratzera deitu du Bidasoko Stop Kaleratzeak-ek
Gaur arratsaldean, 18:00etan, PPren egoitzaren aurrean elkartzeko deia egin du Bidasoko Stop Kaleratzeak taldeak. “Partidu Popularreko politikariek kaleratzeak legez kanpokoak direla ez dutela ulertu pentsatzen dugu, nahiz eta 1.402.854 pertsonek HELa sinatu duten non efektu atzerakoieko etxea ordainetan ematea, alokairu soziala eta kaleratzeen geldiketa eskatzen den eta herritarrek orain dela 4 urte salatzen ari direna, orain Europak ere bermatzen du”, esan du Bidasoko Stop Kaleratzeak-ek.
Legea aldatu egin behar dela dio taldeak eta irtenbideak mahai gainean daudela nabarmendu du: “HEL hipotekarioan”. “Honexegatik Irungo PPko egoitzaren aurrera mugituko gara, lege hipotekarioengatik kaltetuak izan diren pertsonek beraien bizipenak aurrez aurre isladatzeko eta partidu honetako diputatuei, posible dela adierazten duen idazki bat eskura emateko”.