Hilaren 12tik aurrera eman daiteke izena
Hondarribiarekin anaidetuta dagoen Peñiscola herrira (Castello, Herrialde Katalanak) hamar eguneko irteera antolatu du Kasino Zaharra adinekoen etxeak. Maiatzaren 20tik 29ra izango da bidaia eta izena emateko epea hilaren 12an irekiko dute. Izena ematera doanak gehienez bi pertsonentzako lekua har dezake. Kasino Zaharrean eman behar da izena, bulegoko ordutegian: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:00etara.
Maiatzaren 20an irtengo da autobusa Hondarribiko Zumardiatik, goizeko bederatzietan. Bidean bazkalduko dute eta arratsaldez iritsiko dira Peñiscolara. Bidaiaren prezioa pertsonako 365 eurokoa da bi oheko logelan, eta 509 eurokoa ohe bakarrekoan. Prezio horretan logela, autobusa eta bidaiko bazkaria sartzen da, baina ez Peñiscolatik egin daitezkeen aukerako txangoak.
Interesa dutenek Kasino Zaharrak Euskadiko Kutxan duen kontu korronte zenbakian sartu behar dute dirua. Honakoa da: 3035 0049 06 0490040083.