Jaizkibiaren gaineko argibideak eskatuko dizkio PSE-EEk Jaurlaritzari
PSE-EEk jakinarazi du Jaizkibiaren “disoluzio prozesuaren” gaineko azalpenak eskatuko dizikiola Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen sailburuari. Sozialisten ustez, Jaizkibia “Pasaiako badiaren biziberritze urbanoa eta ingurumen alorrekoa gauzatzeko erakundeek sortutako elkartea” da. Aldi berean, sozialistek esan dute Jaizkibiaren disoluzioa “Gipuzkoarako hartzen ari diren erabaki okerren artean” beste bat dela. Horren gaineko lau galdera egingo dizkiote Eusko Legebiltzarrean Oregiri.