Futbol 7ko bigarren fasean, Pasaiako Portua nagusi
Pasaiako Portu Agintaritzak irabazi du Errenteria-Oreretako futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta Canada taberna izan da txapeldunorde.
Lehenengo mailara igotzeko txartela hiru taldek lortu dute Autoservicio Beraun, Borussia Jolastokieta eta Nu Flow Euskadi, eta bigarren mailara igotzekoa, berriz, honako hauek: Irubide taberna, Izar, Rodri taberna, Huracan Team Junior, Laket taberna eta Beissier Aguaplast.
Euskal Genetik, Orereta Iturgintza eta Dorronsoro dira bigarren mailara jaitsiko diren taldeak. Hirugarren mailara, berriz, Itsasgora Muntaiak, Oiartzun ziklo eta karabanak, Jabatos, Mr. Bricolage, Nothingan eta Paki belar denda.
Bigarren fasean 50 taldek eta 850 jokalarik parte hartu dute futbot 7 txapelketan, eta igandero jokatu dituzte partidak Beraun zein Fanderiako futbol zelaian.
Hurrengo fasea igandean hasiko da. Hirugarrena eta azkena izango da.