Oarsoaldeko Ezker Anitza-IU alderdiaren arabera,
San Marko Mankomunitatearen webgunea ez da gardena. “Egungo kudeatzaileek gardentasun eza azaldu dute, ez dutelako euren webgunean Mankomunitatearen jardueren daturik eguneratu”. Hala, Ezker Anitzak faltan sumatu du hainbat datu bertan ez agertzea “zenbat hondakin sortzen dugun, non eta nola. Ezinbestekoak dira datu horiek San Markoren barruko udalerrien jarduna, beste mankomunitate batzuen datuekin edo beste sistemak dituztenekin alderatzeko”.
Ezkerreko alderdiaren esanetan,
Datuak izenburua duen atalean sartuta, “datuak eguneratzen ari gara. Barkatu eragozpenak” mezua agertzen da: “Denbora daramagu bertan kontsultak egiten, eta beti mezu berbera agertzen da. Ez dugu ulertzen zergatik ez duten informazioa eguneratzen”. Hartara, webgune horrek Q kalitatearen ziurtagiria duela zehaztu du Ezker Anitza-IUk, “eta hori ez da webgunearen edukiarekin bateragarria”. Horregatik, eskatu du ahalik eta azkarren “gabezia hori” konpontzea, “erabakiak hartu nahi dituzten pertsonek informazio objektiboa behar dutelako”.