Euskararen alde, margotzera
Larunbatean Koldo Mitxelena plazan dagoen Zuketz tabernaren ondoko horma margotuko dute. Ez da pintaketa soil bat izango, euskara erabiltzearen aldeko mezua igorriko baitute bertan. Euskaraz “haurrei eta txakurrei” bakarrik ez zaiela hitz egin behar azalduko du margotuko duten muralak, helduek ere euren artean euskaraz hitz egin behar dutela. Herritar guztiak animatu dituzte “herria kolorez janztera”.