'Elle' antzezlana, larunbatean, Hendaian
La Compagnie des Vents et Marees konpainiak Elle antzezlana eskainiko du larunbatean, 20:30etik aurrera, Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean. Otsailetik egonaldia egiten ari da Hendaian konpainia hori. Elle izeneko haurraren gaineko lana da, eta bere amak kontatzen du hura jaio aurretik, eta ondoren izaten ari den esperientzia, “Ellek eragindako aldaketa guztiak mundura iritsi zenetik”. Lanaren estreinaldia izango da, eta 60 bat minutukoa da. Sarrera doan da.
Konpainiatik jakinarazi dute antzezlana osatzeko benetako gurasoen esperientzien testigantzak jaso dituztela. Hala, lanaren testua eta zuzendaritza Alexia Papantchev-ek hartu ditu bere gain; bera da antzerkiaren protagonista.