Atez atekoaren kontra egin duten Lezoko bizilagunekin dagoela esan du PSE-EEk
Lezoko PSE-EE atez ateko sistemaren aurka egin duten bizilagunekin dagoela esan du Mikel Antxon Arrizabalagak, alderdi horrek udalerrian duen zinegotzi bakarrak. Arrizabalagaren esanetan hondakinen bilketarako sistema berria “zentzugabea” da eta “manu militari” ezarri da, eta horrenbestez, atez atekoaren ezarpena bertan behera uzteko eskatu dio Bilduri. Lezo Garbia plataformak atez atekoaren kontra jasotako 2000 sinadurei kasutrik egin ez izana leporatu dio Bilduri Arrizabalagak: “Non daude parte hartzea, elkarrizketa, ezatbaida irekia, gardentasuna? , orain orain udalak ez du plenoan atez atekoa onartu, izkutuan baizik”.
Atez atekoaren kontra egon dela beti alderdi sozialista gaineratu du Lezoko Udaleko zinegotziak, “zikinagoa delako, deserosoagoa eta ohiko kontenedoreen sistema baino garestiagoa. Zaborraren menpe bizitzera derrigortzen gaitu gainera eta inposaketa hutsa da”