Aida Maldonadoren kontzertua, etzi, Trintxerpen
Aida Maldonado pianistak kontzertua emango du etzi (hilak 11, osteguna) 18:30etik aurrera Trintxerpeko alkateordetzan. Musikeneko ikaslea da Maldonado, eta hiru urterekin hasi zituen musika ikasketak (20 urte ditu egun). Besteak beste, Bach, Beethoven, Schumann eta Prokofieff-en piezak joko ditu.