
Toscanako irakasle eta ikasleak Kale Nagusian, Sagarzazurekin
Italiako Lucca herriko Liceo Scientifico A. Vallisneri ikastetxeko irakasle eta ikasle batzuk Hondarribiko udaletxean izan dira gaur goizean. Talaia BHI ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleekin elkartruke programa bat baliatuz Hondarribian daude egunotan Toscanako gazteak eta gaur harrera egin diete udaletxean.
Hezkuntza arloko zinegotzi Txomin Sagarzazuk egin dien harrera ofizialaz gain, Hirigune Historikoa ezagutzeko aukera izan dute ikasle italiarrek, Arma Plaza Fundazioak antolatutako bisita gidatuan.