Iturriozko eskolako ikasle ohiek bazkaria egingo dute 28an
Urtero bezala, aurten ere elkartuko dira Iturriozko eskolan ibilitakoak. Tolare jatetxean bazkaria egingo dute hilaren 28an. Izena eman nahi dutenek, hilaren 20a baino lehen pasatu behar dute Garmendi txokolategitik. Izan ere, bertan apuntatu behar da. Izena ematearekin batera, 10 euro aurreratu behar dira.