Ane Grijalba eta Fernando San Martin Irunero-ren xehetasunak ematen
Irungo Udalak jakinarazi du
Irunero aldizkariak fase berria hasi duela. Paperezko edizioa hamabostero kaleratuko dute, eta
webgunea astero berrituko dute. 16 orrialdekoa izango da, eta 3.500 aleko tirada izango du. Hasteko, hiriko 100-110 lekutan hartzeko aukera izango da, baina aurrerago harpidetza bidez, ordainduta, etxeko postontzian jasotzeko aukera izango da. Euskara hutsezkoa izaten jarraituko du
Irunero-k. Udalaren diru laguntza du hamabostekariak. Hilaren 2an publikatu zuten fase berri honetako lehen zenbakia.
Goizean eman dituzte azken berritasunen xehetasunak Fernando San Martin udaleko Euskara ordezkariak eta Ana Grijalba aldizkariaren zuzendariak. Grijalbak aipatu du
Irunero-k iritziak, berriak eta elkarrizketak, kirolaren txokoa, argazki zaharrentzako tokia nahiz hezkuntza ikastetxeentzako ikasleentzat tartea izango duela, informazio praktikoa, euskararen agenda, iragarkiak eta agenda izateaz gain.
San Martinen arabera, “udalaren erronketako bat” izan da euskara hutsezko aldizkaria bultzatzea. Hala, Euskara ordezkariak zehaztu du euskara hutsezko agerkarien artean Plazara izan zela lehena, 1985etik 1992ra. 1994an hasi ziren argitaratzen lehenik
Irunero, 2012ko urtarrilera arte. Urte pasatxoko etenaldiaren ondoren berriz ere kalean da.