Etxe kaleratzeak hizpide izango dituzte datozen egunetan Errenteria-Oreretan.
Stop Kaleratzeak taldeak antolatuta, hainbat bideo proiekzio egingo dituzte, eta jarraian, etxe kaleratzeen arazoari buruz hitz egingo dute; hala nola, informazio zehatza emanez. Bihar hasiko dira hitzaldiak, Reina aretoan. Ostegunean, Agustinetako auzo elkartearen gimnasioan bilduko dira. Hurrengo asteartean, hilak 6, Pontikako gazteen lokalean, eta ostegunean, hilak 18, Iztietako Gurekin auzo elkartean. Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.