Ermuako hitz goxoen lehiaketa Miren Idoia Loiarterentzat
Ermuako Udalak zazpigarrenez antolatu duen hitz goxoen lehiaketa Errenteria-Oreretako emakume batek irabazi du: Miren Idoia Loiartek. Helduen Mailako saria hitz goxo honengatik eskuratu du: Zure arnasaren beroa, nire azalaren hotzikara gozoa. Horri esker, La Perla talasoterapian bi pertsonentzako zirkuitu batera joateko txartela eskuratu du. Horren barruan daude aromaterapia masajea eta dastatzeko menua.
Gazteen Mailan Amaia Arginzoiz izan da garaile Zure begiradek mundu guztia maitemintzen dute hitz goxoarekin.