
Espainiako Kopan aritu ziren igerilariak
Bidasoa XXI klubeko nesken taldeak hirugarren postua lortu zuen martxoaren 27 eta 28an jokatu zen Espainiako Kopan. Irundarren helburua maila mantentzea zen, hau da, azken bi lekuetan ez geratzea, zortzi taldeen artean. Erraz lortu zuten helburua eta, gainera, nesketan hirugarren postua lortu zuten eta mutiletan ez ziren urruti ibili. Beste urte batzuetan bezala, banakako hamasei probak eta erreleboko beste bik osatu zuten txapelketa.
Emakumeen taldeak Ane Saseta gabe lehiatu zen eta, hala ere, hirugarren postua lortu zuen, 419 punturekin Aurretik Canoe (586 puntu) eta Sant Andreu (486) geratu ziren.
Mutilek lehen aldiz lehiatu ziren goreneko mailan eta laugarren geratu ziren, 431. Mutiletan ere Canoe (520) eta Sant Andreu (445) taldeek lrtu zituzten lehen bi postuak, eta Mediterrani hirugarren izan zen, 445 punturekin.
Hain zuzen ere, hiru talde katalan horiek eta Bidasoa XXI dira Ohorezko Mailan mutilen eta nesken taldeak dituzten talde bakarrak.