“Bandalismo ekintzen” aurrean neurriak hartu dituela, eta atez ateko bilketarako udalak jarri dituen zintzilikario kendu eta torlojuak puskatu dituzten hiru bizilaguni espedienteak zabaldu dizkiela jakinarazi du Ainhoa Zabalo alkateak. “Hiri altzariak zaindu eta egoki mantentzea udalaren eginbeharra da eta herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzera bideratutako altzarien kontra egindako ekintza oro gaitzesten du Gobernu Batzordeak. Halako ekintzarik berriro ere gerta ez dadin neurriak hartu ditugu”. Zintzilikarioak kentzeagatik 1.500 eta 3.000 euro arteko isuna izan dezaketela espedientatutako herritarrek azaldu du gainera.
Udal ordezkariek eta brigadako hainbat langileek azken egunetan irain eta mehatxuak jaso dituztela salatu du Zabalok halaber, azken egunetako gertakariak gaitzesteko gaur eguerdian Gobernu Batzordeak egin duen agerraldian. Halakorik onartuko ez dutela eta Lezo Garbia plataformako kideei galdera luzatu die: “Nola ulertu daiteke azken egunetan erakutsitako aurpegi bikoitza?. Plataformak egindako azken bileran argi eta garbi intsumisiorako deia egiteaz gain, zintzilikarioak kendu eta haustera gonbidatu zituzten herritarrak. Hainbat komunikabideetan halako ekintzak kondenatu egiten dituztela adierazi dute”. “Krispazioa hauspotzea” eta ondoren kondenatzea leporatu dio plataformari zabalok eta halako jarrerak “onartezinak” direla esan du.
Gertakarien nondik norakoak
Joan den ostegunean gertatutakoaren gaineko informazioa eman du ondoren Lezoko alkateak eta Ertzaintzaren jarrera gogor salatu du. Udaltzaingoaren deia jaso zuela gaueko bederatzietan kontatu du Zabalok, bizilagun batzuk Altamiran zintzilikarioak kentzen eta bertan uzten ari zirela esanez. “Autoa hartu eta bertaratu nintzen. Beraiekin hitz egiten hasi eta onartu zidaten zintzilikarioak kendu egin zituztela ez zitzaielako gustatzen non zeuden jarrita. Zintzilikarioak ikerketa tekniko baten ondoren bideragarritasuna dagoen lekuan kokatu direla esan nien eta hala ere sei hilabete barru bizilagun guztiak ados baldin badaude zintzilikarioak lekualdatzeko ez dela arazorik izango baina ezin zituztela bere kabuz paretatik kendu eta puskatu eta onartu behar zutela hori ez zela bidea”. Udaltzaingoak identifikatzeko eskatu ziela ondoren eta ezezkoa eman ziotela gaineratu eta horren aurrean Ertzaintzari deitzea erabaki zutela, “baina iritsi zirenean , bazirudien herritarrak identifikatzeko arazoak zituztela. Guk edozein prozedura zabaltzeko noren kontra jo behar dugun jakiteko ezinbestekoa dugula identifikazioa esan genien, baina identifikatu gabe joan ziren”.
Bost zinegotzi, bi udaltzain eta alkatea eta auzoan elkartu ziren 40 bizilagunen artean “tentsio” uneak bizi izan zituztela gaineratu du halaber, eta irain eta mehatxuak jaso zituztela salatu du. Horren harira, bertaratu ziren ertzainen “profesionaltasun eza” eta “utzikeria” salatzeko kexa formala aurkeztu duela Gobernu Batzordeak jakinarazi du bestalde alkateak.
Horrenbestez, ongizate iraunkorraren bidean desbideratu gabe “tinko” jarraituko duela lanean Lezoko Gobernu Batzordeak adierazi du udal agintariak, “arazoak arazo, arduraz eta iraunkortasun irizpideak lehenetsiz, 2013an %80ko inguruko gaikako bilketa emaitzak lortzeko bidean gaude eta denon artean atez ateko bilketa ezarrita lortuko dugu”. Zabalok esandakoaren arabera, apirilaren amaieran atez atekoa abian izango da Lezon.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.