Igandeko Errepublika Egunaren harira, hainbat ekimen antolatu ditu Errenteria-Oreretan sortu berri den elkarte errepublikanoak. Bihar egingo dute lehen ekimena:
A un paso dokumentala emango dute Xenpelar Etxean, 19:00etatik aurrera. 1936an Nafarroan fusilatutakoen senideak dira dokumental horren abiapuntua. “Fusilatutakoen memoria eta duintasunaren alde” nola lan egiten duten azalduko du. Era berean, Ioseba Ezeolaza Nafarroako Fusilatutako eta Desagertutako Senideen Elkarteko kideak parte hartuko du.
Gainontzeko ekitaldi guztiak igandean egingo dituzte. 11:30ean abiatuko da martxa Xabier Olaskoaga plazatik Herriko Plazaraino. Horrez gain, Errepublikako bandera eta ikurrina jarriko dituzte, eta brindisa ere egingo dute. Era berean, Errepublikako materiala erosteko aukera izango da Herriko Plazan.
Egitaraua
- 10:00: Emakume errepublikanoak erakusketa, udaletxeko arkupeetan. Era berean, Errepublikako materiala erosteko aukera izango da.
- 11:30: Martxa Xabier Olaskoaga plazatik Herriko Plazaraino (Biteri kaletik). Oarsoaldeko zenbait taldek girotuko dute.
- 12:00: Errepublikako bandera eta ikurrina jarriko dituzte.
- 12:15: III. Errepublikaren aldeko brindisa.