Lezo Garbia plataformak atez atekoaren kontra egin duen desobedientziarako deia “arduragabekeri izugarria” dela salatu du Lezoko Eusko Alkartasunak. Alderdiaren ustez “errespetuak izan behar du eztabaidaren oinarria, eta ez udal araudia urratzeko deiak”. Halako jarrerak lekuz kanpo daudela gaineratuta, haiek zuzentzera deitu du plataforma.
Lezoko EAJ eta PSOEri berriz,atez atekoaren aurka udalerrian izan diren erasoak saltzeko eskatu die Eusko Alkartasunak eta desobedientziarako Lezo Garbia plataformak egin duen deia errefuxatzeko, halaber.
Udal langileen kontrako irain eta mehatxuak eteteko ere eskatu du alderdi abertzaleak: “Ez dugu onartzen halako jarrerarik eta behin betiko bertan behera uzteko exijitzen dugu”.
Atzo bertan, adierazpen instituzionala egin zuen Lezoko Gobernu Batzordeak atez ateko sistema ezartzeko azken fasean lanean diharduten udal langileek zein zinegotziek
“irain eta mehatxuak” jaso dituztela salatzeko. Lezokoarekin, atez atekoak aste honetan jasaten duen bigarren erasoa da.
Sorturen iritziz “inkontrolatuak” izan dira erasoak egin dituztenak, eta EAJk “bilatu” duen “gatazka” egoerari egotzi dio gertaturikoa.