Independentziaz ariko dira Oiartzunen, datorren ostiralean
Datorren ostiralerako, liburu aurkezpena eta hitzaldia antolatu ditu herriko Independentistak Sareak. Hala, independentzia izango da hizpide, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
Hasteko, Unai Apaolaza sareko kideak Independentziaren aldeko hamaika arrazoi liburua aurkeztuko du.
Gero, “Oiartzunen arlo ezberdinetan lanean dabiltzan hainbat herritarrek, independentzia ezak egunerokotasunean ze arazo sortzen dizkigun azalduko digute”. Hauek dira hitzaldia eskainiko duten herritarrak: Pello Aramendi EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea; Martxel Toledo Esait-eko presidentea; Joxean Eizmendi Kultur teknikaria eta Aiora Perez de San Roman alkatea.