Bravo hamar urtera zigortu du Gorenak, Irungo Ogasuneko iruzurragatik
Lurralde Auzitegiaren epaia berretsi du, baina urtebete jaitsi die zigorra zuzendari ohiari eta Rosa Cobosi
1990. hamarkadan Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari izandako Jose Maria Bravori eta haren emazte ohi Rosa Cobosi Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak iaz ezarritako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak. Frogatutako egitate eta zigor guztiei eutsi die, kasu batean izan ezik: ondasunak ezkutatzeko delitutik.
Horrenbestez, Bravori aurretik ezarritako 11 urteko espetxe zigorra 10 urtean geratuko da; eta Cobosi ezarritako 3 urteko eta 4 hilabetekoa, 2 urte eta 4 hilabetetan. Halaber, 1,9 milioi euroko erantzukizun zibila ordaindu beharko dute eta bina milioi euroko isuna. Bravo espetxean dago, Madrilen, bermea ordaintzeari uko egin ostean.