Batelek hartu dute Oiartzun ibaia Hibaikaren 25. urteurrenean
Batel liga antolatu du Hibaikak arraun elkartearen 25. urteurrenaren harira. Ordubatean hasi da Herrialdeko batel ligako hamabigarren jardunaldiaren barruko estropada, eta batelak dira nagusi une honetan Oiartzun ibaian. Gaurko estropadaz gain hainbat ekimen egin nahi dituzte Hibaikako kideek urteurrena ospatzeko.