Atxilotua, bikote ohiari txakurra lapurtzen saiatzeagatik
Ertzaintzak 39 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo, bikote ohiaren etxean sartu eta txakurra lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo goizaldeko 03:30ak aldera, atxilotua bikote ohiaren balkoira igo zen eta bertatik sartu zen etxera. Etxean zela, txakurra hartu zuen.
Etxean bizi zirenek, ordea, atzeman egin zuten. Gizona ihes egiten saiatu zen, baina erori egin zen eta txakurrak ihes egin zuen. Ustezko lapurrak ere ihes egitea lortu zuen, baina Ertzaintzak beste etxe batean atxilotu zuen atzo goizean.