1936an Nafarroan fusilatutakoei buruzko ikus-entzunezkoa, asteartean, Xenpelarren
A un paso izeneko dokumentala emango dute asteartean (hilak 9), Xenpelar Etxean. Nafarroan 1936an fusilatutako pertsonen duintasunaren eta memoriaren aldeko lana da. Dokumentalean, senideek hitz egiteko aukera dute, baita gertatutakoa salatzeko ere.
Dokumentala ikusteaz gain, bertan izango da Ioseba Eceolaza ere eta aukera izango da berarekin hitz egiteko. Nafarroako Fusilatu eta Desagertuen Senideen elkarteko kidea da Eceolaza.