Lezon atez atekoari eraso egitea EAJri egotzi dio Sortuk
admin
Bidasoa
Astebetean atez atekoaren aurka egin duten bigarren erasoa da. Marian Beitialarrangoitiak EAJri leporatu dio “gatazka” bilatzea hondakinen kudeaketaren eztabaidan, eta erantsi du “gatazka” bilatze horrek eragin duela “inkontrolatuek” atez atekorako zintzilikarioei eraso egitea.
Aste honetan hasi dira zintzilikarioak jartzen Lezon
Bigarren erasoa jasan dute, astebetean, hondakinak atez ate biltzeko gaiek Gipuzkoan. Joan den asteburuan, Legorretan, atez ateko bilketarako hainbat balde txikitu, kalean hustu, eta baldeak jaurti zituzten Oria ibaira eta baratzeetara. Bart iluntzean, berriz, Lezon eraso egin zieten atez ateko bilketarako zintzilikarioei. “Inkontrolatuak” izan direla adierazi du Sortuk, eta EAJk “bilatu” duen “gatazka” egoerari egotzi dio gertaturikoa. Lezoko Udalak gaiaren gaineko erakunde adierazpena ere egin du.
Dagoeneko zortzi dira Gipuzkoan hondakinak atez ate biltzen ari diren herriak; 46.000 herritarrek dute zerbitzu hori. Sistema ezarriko duen hurrengo herria izango da Lezo. Laster hastekoa da, eta zintzilikarioak ere jarri dituzte, hondakinak etxe atarietan biltzeko. Zintzilikario horietako batzuk kendu egin zituzten bart gauean. “Pertsona talde txiki bat” izan dela zehaztu du Marian Beitialarrangoitia Sortuko kideak.
Adierazi du, gainera, Ertzaintza “erabili” egin dutela auzi honetan. Zintzilikarioak kentzen ari ziren pertsonak identifikatzeari uko egin zioten ertzainek, Beitialarrangoitiaren esanetan.
EAJk “gatazkaren alde” egin duela salatu du, “era honetako ekintzekin”. “EAJ bilatzen ari den gatazka horri erantzunez, inkontrolatuek Lezon gertaturikoa egitea” eragin du EAJk, Beitialarrangoitiaren esanetan.
Atez atekoaren alde udalak urratsak egiten ari direla, “erabaki zilegiak” hartuz udalbatzetan, eta EAJ “urduri” jartzen ari direla esan du Beitialarrangoitiak. EAJk ez du interesik birziklatze tasak handitzeko eztabaidan, Sortuko kidearen ustez. Aldiz, jeltzaleek errauste plantan “interes politiko eta ekonomikoak” dituztela adierazi du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.