Antxoko La Armonia elkarteak, Bekoz Bekorekin eta
lupulu.com taldearekin batera, garagardoa egiten ikasteko tailerra antolatu du. Bi egunetan egingo dituzte saioak, hilaren 11n eta 18an, La Armonian bertan (Blas de Lezo kalean dago). Izena elkartearen Facebook atarian eman daiteke.