Donibaneko atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuan aldaketa txikiak egin dituzte, lehen faseari dagokionez. Astelehenean hasiko dira bilkurak. Hala, fase hori informaziorako izanik, Kaskoko eta Meipiko bizilagunek elkarrekin egingo dituzte bilerak, baina bat euskaraz izango da eta bestea gaztelaniaz. Honako zerrendan, lehen fase horretako batzarren zerrenda:
- Hilak 8, astelehena, Donibaneko herriguneko bizilagun guztiekin bilera, 19:00etan, zineman (euskaraz).
- Hilak 9, asteartea, Donibaneko herriguneko bizilagun guztiekin bilera, 19:00etan, zineman (gaztelaniaz).
- Hilak 10, asteazkena, merkatariekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Hilak 11, osteguna, erretiratuekin bilera, 19:00etan, Aiton-Amunen Aterpean.
- Hilak 12, ostirala, landa eremuko sanjuandarrekin bilera, 19:00etan, Arrokaundietako aterpetxean.